XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izen deigarria duzue. Zer da TXO? Ba, alde batetik Gorka Salmeron argazkilariak eta Carlos Ausserladscheider margolariak osatzen duten kolektibo artistikoa.

Eta, bestalde, Ogasun komunitate bat.

Ogasun komunitatea? Bai.

Urola Garaiko Lanbide Hastapenerako Inprenta, Diseinu eta Fotomekanika tailerrean klaseak emateko aukera sortu zen eta, bi pertsona ginenez, pertsona juridiko bakarra sortu behar izan genuen.

Ba al dago desberdintasunik Ogasun komunitate horren eta kolektibo artistikoaren artean? Bai, noski.

Ogasun komunitate bezala klaseak ematen ditugu alde batetik.

Eta bestetik, berriz, gure zerbitzuak eskaintzen ditugu entrepresa baten moduan, diseinu, argazki, publizitate, serigrafia eta rotulazioan, batez ere.

Kolektibo artistiko bezala, orain Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketak egiten ditugu, adibidez.

Bueno, hau lehena da, baina gehiago egiteko asmoa ere badugu.

Begira, guk, artista bezala elkartzeko asmoa eta gogoa aspaldian genuen buruetan eta klaseak emate hori aitzakia edo falta zitzaigun bultzada izan da bakarrik.

Erakusketara mugatuz, zer aurki dezake kaleko pertsona batek Kultur Etxean? Sartzerakoan, lehenengo, urdina eta gorria.

Horrek aurrera jarraitzeko bidea irikiko dio edo, alderantziz, kalera irtetzera bultzatuko du.

Lehen froga hau gainditzen badu, gure betiko kuadro (Karlosenak) eta argazkiak ikusiko ditu.

Hortaz aparte, eskulturak, serigrafia eta bestelako muntaiak ere aurkituko ditu.

Erakusketa zabala da eta gauza ugari ikus ahal dira.

Baina berezia ere bai, ala? Bueno.

Berezia... Diferentea behintzat bai.

Lehenengoz, happening deritzana egin nahi izan dugu, hau da, jendeak parte hartzea zen gure helburu nagusia.

Eta helburua bete zen neurri batean erakusketa inauguratzeko eskaini genuen luntxarekin.